XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herrilanetarako Sailaren martxoaren 9ko 90/779. FORU AGINDUA, Bilbotik Bermeorako 6313-EEren destolestaketa,9,550. k.g.tik 12,355. k.g.era, Artebakarra-Zabalondoko tartea, taiuketaren proiektuaren burutzapenak ukitu ondasun eta eskubideen desjabetze-espedienteari hasiera eman eta haien zerrenda jendaurreko informazioaren pean jartzen duena.

Sail honek, gaur, Foru Agindu hau hartu du, beronen xedatze-zatia jarraian argitaratuko delarik: Lehena: Gobernu Kontseiluaren 1.990eko urtarrilaren 16ko erabaki bat izan zela bide, behin-betikoz onetsi zen Bilbotik Bermeorako 6313-EEren destolestaketa,9,550. k.g.tik 12,355. k.g.era, Artebakarra-Zabalondoko tartea, taiuketaren proiektuaren burutzapenak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak atzemateko, derrigorrezko desjabetzapen espedienteari hasiera ematea, beronek, errepideei buruzko indarreko legerian xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikokoak direlako adierazpena eta ondasunak atzeman eta berauei dagozkien eskubideak eskuratzeko beharrizana dakartzalarik, desjabetzapena egin, aldi baterako atzeman eta zortasunak ezarri edo aldarazteko.

Bigarrena: Aipatu proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda erantsia jendaurreko informazioko izapidepean jartzea, hamabost astegunetako epean zehar, Bilbon, Gran Via, 26-3garrenean dauden bulegoetan alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, ukitzen diren ondasun eta eskubideak nahiz berorien titularrak zerrendatzean jasanak daitezkeen okerrak ongitzeko bakarrik, guzti hori Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1954eko abenduaren 16ko Legeko 17 eta hurrengo artikulu eta haren araudiko baterakoetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Halaber, aipatu epean zehar, ukitu ondasun eta eskubideen zerrenda Derio, Zamudio eta Mungiako Udaletxeetako iragarki oholean egongo da agerian.

Bilbon, 1990eko martxoaren 9an.

Foru Diputatua, Federiko I. Bergaretxe Zurimendi.